volver a principal
inauteriak
actividades

SANDUZELAIKO INAUTERIAK - CARNAVALES DE SAN JORGE

90. hamarkadaren hasieran eta auzoko jendea eta erakundeen gogo handiari esker, Sanduzelain inauteriak gorpuzten hasi ziren. Hastapenetan txatxoaren mozorroa bakarra izan bazen ere, laster gure herri honetako bestelako pertsonajeak ere agertzen hasi ziren: momotxorroak, sorginak, arotzak... A principios de los 90 y gracias al entusiasmo de gentes y colectivos del Barrio se comenzó a dar forma al carnaval. Lo que en un principio comenzó con un disfraz monotemático: el de txatxo, ha desembocado en una algarabía de personajes provenientes de diferentes carnavales de pueblos de nuestra tierra: momotxorros, sorginak, herreros...

HERRI INAUTERIAK

CARNAVAL RURAL

Sanduzelain ez zegoen inolako tradiziorik festa hau ospatzeko, hori dela eta, gure lurraldeko herrietako berezkoak diren pertsonajeak hartu dira oinarri moduan.

Al no existir en Sanduzelai ninguna tradición de celebración de esta fiesta, éste se creo tomando como base a los personajes propios de nuestro carnaval rural.
GARAPENA

DESARROLLO

Ostegunean inauteri festari hasiera emanen diogu Zandua Zanpantzarraren ateraldiarekin. Auzoan barna kalez kale ibiliko dira gure Ama-lurra joareen hotsaz esnatzeko asmoz..
Ostiralean zomorroak edo ikazkinak kalera ateratzen dira jendearen aurpegiak zikintzeko asmoz.
Larunbata egun nagusia da. Goizean poteoarekin, txatxoek haien jantzi eta kapela koloredunekin kaleak alaitzen dituzte. Gure gorputzak bazkari eder batean araztu ondoren, inauterietako kalejira hasiko da.
Auzoko pertsonajeak musikaz lagundurik auzoan barna ibiliko dira geldialdiak eginez. Geldialdi hauetan auzoko bizilagunek haien jakiak eta edariak eskainiz, partehartzaileei harrera eginen diete.
Kalejira “O” parkean bukatuko da Inkisidorearen erretzearekin eta bere inguruan dantzatuz.
El jueves comienza el carnaval con la salida por las calles del barrio del zanpanzar Zandua que gracias al sonido de los ioaldunak despiertan a la Madre Tierra.
El viernes son los zomorrok o carboneros los que salen a la calle dedicandose a manchar las caras de los incautos transeúntes.
El sábado de carnaval es el día grande. Durante la mañana el poteo de txatxos llena la calles de color con las cintas que adornan sus gorros y trajes.
Tras purificar nuestros cuerpos en una comida comienza la Ronda de Carnaval en la que la comitiva de personajes recorre el barrio acompañada de música y realizando paradas donde los vecinos y vecinas agasajan a los personajes que participan en el desfile, y que finaliza su recorrido en el Parque de la “O” con la quema del Inquisidor y la celebración de dicho acto con danzas en torno a la hoguera.

Pregón

Txatxos y sorgines,
zaku-zarras y carboneros,
ihoaldunak y momotxorros,
herreros y ziripots,
gentes de lejanos pagos
y de estas villas
gentes de buen comer
y mejor beber.

Hoy, día grande de Carnaval,
acontece el “ajusticiamiento” del inquisidor
personaje conocido por sus terribles fechorías.
dícese hábil en el olvido de promesas y parabienes
y eficaz cobrador de impuestos y prebendas
para con las gentes de estas orillas del Arga.

Por ello
se te hace saber que has de acabar en la hoguera,
que el fuego te recuerde
las injusticias cometidas
y que el humo no te impida ver
las ganas de sentir, gozar y disfrutar
de este nuestro barrio.

Febrero del presente año
En las nobles tierras de extramuros,
San Jorge – Sanduzelai, antes Barrio la Estación


Bertsoak
Ongi etorri denok
inauteritara (berriz)
Zahar, gazte, neskato
gizon ta alaba.
Alaitasun osoan
elkarrekin iada
hala ere batentzat
beldur ta dardara
Inkisidore jauna
zertan ari zara?
Euskaldunon ohiturak
denak karrikara (berriz)
Momotxorro, txatxo ta
ikazkinak gara
Sanduzelaiko lurrak
esnatuko dira
baina halere dugu
horrenbeste traba
Inkisidore jauna
zertan ari zara?
Entzun auzokideok
hurbildu plazara (berriz)
Eta entzun arretaz
zereginak laga
etxeak behar ditugu
ta kalean gara
gure “txoko” erreta
bihotzan ziztada
Inkisidore jauna
zertan ari zara?

 

Gaur aterako dugu
kalera euskara (berriz)
gutxi entzuten baita
duzu Errepara?
Salatuko gara ba
ez egin dardara
etsaien hizkuntza da
ia beti erdera
Inkisidore jauna
zertan ari zara?

 

Auzoko gabeziak
asko dira hara! (berriz)
Orandik ezin gara
joan piszinetara
aparkalekuk ere
astuta bada
kokoteraino gaude
galduta ikara
Inkisidore jauna
zertan ari zara?

 

Egin dezagun denok
barre ta algara (berriz)
Iristi da ordua
epaituta zara
gaizki portatu zara
in hamaika traba
horregatik zaitugu
botako sutara
Inkisidore jauna
zertan ari zara?

Homa hemen Sanduzelaiko inauteriak osatzen duten pertsonajeak Aquí tienes una muestra de los personajes que componen el carnaval de Sanduzelai
INQUISIDOR – INKISIDOREA
La figura de un personaje que asume la parte negativa, el mal, los problemas, existe en la mayor parte de las representaciones de los carnavales, y es la historia o el sentimiento del propio pueblo el que elige a este ser “malvado”.
Es costumbre pasearlo en la Ronda para que luego sea objeto de la ira de la población, siendo su cuerpo, realizado con un relleno de paja, despedazado y quemado en la hoguera. Entonces, la alegría popular crece, poniéndose de manifiesto los sentimientos de rabia y venganza contra un personaje impopular.
Ezkortasun, gaitz eta arazoak adierazten dituen pertsonajea da. Inauteri gehienen antzezpenetan agertzen da eta historiak edota herriaren sentimenduak aukeratzen du izaki maltzur hau.
Kalejiran kalez kale eramaten da eta bukaeran herritarren amorrua eta haserrea jasotzen du bere gorputza puskatuz eta sutan errez. Momentu honetan herritarren poztasuna handitzen da eta pertsonaje honen kontrako amorru eta mendeku sentimenduak agerian uzten dira.
PREGOILARIA - PREGONERO
Erdi Aroko jantziak eta turutak eskuetan daramatzate. Herriaren bertso salatariak kantatzeaz arduratzen dira.


Ataviados con indumentarias medievales y portando trompetas, son los encargados de cantar los versos de denuncia del pueblo.
ZIRIPOT
Es un ridículo gordinflón hecho a base de sacos rellenos de helechos y de heno, tan voluminoso que apenas permite mantenerse en pie al joven que lo lleva. Proveniente de los carnavales de Lanz es uno de los elementos centrales de la Ronda de nuestros carnavales, ya que de hecho es él quien marca el paso de la comitiva.


Pertsonaje barregarri eta lodikotea da, iratzez eta lastoz betetako zakuz egina. Tamaina handikoa denez, zutik mantentzeko arazoak izaten ditu. Lantzeko inauterietako pertsonajea da eta gure kalejiraren ardatza, berak segizioa gidatzen baitu.
IKAZKINA EDO ZOMORROA - CARBONERO
Goizuetako inauterietako pertsonajea da. Jendearen atzetik ibiltzen dira haien aurpegiak zikintzeko edo belzteko asmoz

 

Propio del carnaval de Goizueta, corren detrás de la gente intentando tiznar las caras de los allí presentes
TXATXOA
Los txatxos, cubiertos de pieles de animales o sacos, y ropas de alegres colores, armados con palos y escobas lanzan gritos y realizan estrambóticos saltos mientras persiguen a todo el mundo. En nuestro barrio son lo s encargados de portar y ajusticiar al inquisidor.
Arropa koloredun eta bizi, zaku, larru edota edozein oihalekin janzten dira Txatxoak. Eskuetan makilak eta erratzak eramaten dituzte eta saltoka eta oihuka jendearen atzetik ibiltzen dira. Gure auzoan Inkisidorea eramateaz, epaiketa egiteaz eta
MOMOTXORROA
Herri inauterietako pertsonajerik ikaragarrienetakoa da. Espezie totemikoa denez oso janzkera berezia du. Buruan adarrak dituen saski bat darama, odolaz zikindutako mandarra soinean eta sardea eskuetan. Gure auzoan jendea zirikatzeaz gain, haien dantza eskaintzen digute. Altsasuko inauterietako pertsonajeak dira.
Constituyen una de las figuras más impresionantes del Carnaval rural. Representan una especie totémica de singular indumentaria caracterizada por su cesto con cuernos, su sarde y su mandil manchado de sangre. En nuestro barrio son protagonistas de su particular danza para deleite de mayores y txikis. Azuzan a todo aquel que se les pone por delante y son personajes provenientes del carnaval de Altsasu.
ARTZAIAK ETA INUDEAK
Del Bidasoa llegan Artzai eta Inurreak. Pastores y nodrizas desfilan en parejas, ellos vestidos de ellas y ellas vestidas de ellos. En ocasiones estos personajes van acompañados por una comitiva en la que pueden estar presentes curas, monaguillos, panaderos, miqueletes… y otros personajes del siglos XIX.
Bidasoa aldetik heldutako artzaiek eta inudeek binaka desfilatzen dute, neskak mutilez eta mutilak neskez mozorraturik. Batzuetan segizio bat lagunduta joaten dira: apaizak, mezalagunak, okinak, mikeleteak... eta XIX. mendeko halako pertsonaien eskutik.
ZAKUZAHARRA
La figura de un personaje que asume la parte negativa, el mal, los problemas, existe en la mayor parte de las representaciones de los carnavales, y es la historia o el sentimiento del propio pueblo el que elige a este ser “malvado”.
Es costumbre pasearlo en la Ronda para que luego sea objeto de la ira de la población, siendo su cuerpo, realizado con un relleno de paja, despedazado y quemado en la hoguera. Entonces, la alegría popular crece, poniéndose de manifiesto los sentimientos de rabia y venganza contra un personaje impopular.
Provenientes de Lesaka, estos personajes de aspecto grotesco y corpulento, con la cara cubierta y embutidos en sacos rellenos de heno o paja. Portan vejigas infladas (pizontzia) o bergas para golpear a todo aquel que se ponga a su alcance.
HERRERO - AROTZA
Los arotzak, liados en arpilleras y portando martillos y tenazas, personaje importante en al carnaval de Lanz son protagonistas con sus “humos” en la ronda del sábado que recorre las calles del barrio.
Zaku oihalez janzten dira eta eskuetan mailuak eta kurrikak eramaten dituzte. Lantzeko inauterietako pertsonaje garrantzitsuak dira, auzoan larunbateko kalejiran protagonista izaten dira haien txingar eltzeek sortzen duten kearengatik.
SORGINA
Euskal Herri osoko pertsonaje tipikoak dira. Zarpaildutako arropa ilunez jantzita eta erratza eskuetan hartuta, jendea uxatu eta liskarrak sortzen dituzte haien oihu eta orroez baliaturik.
Personaje típico de toda Euskalherria que, ataviada con harapos o ropas oscuras que se sirve de una escoba o cualquier otro objeto para molestar e increpar a la vez que con sus aullidos intenta espantar a la gente.
IOALDUNAK
Los “Ioaldunak” son personajes ataviados con sayas o enaguas, cubiertas de pieles de ovejas sobre las que se colocan grandes cencerros que se hacen sonar con un juego rítmico de cadera al andar, van cubiertos con “tunturros”, cucuruchos adornados de cintas de colores. También llevan pañuelos floreados al cuello y una especie de hisopo de crines en la mano derecha. Provienen de Ituren y Zubieta, y en Sanduzelai con su ronda el jueves por la tarde son los encargados de despertar a la madre tierra y de dar comienzo a “nuestro” carnaval.
Ioaldunak Zubieta eta Itureneko pertsonajeak dira. Hauen janzkera oso berezia da: soinean azpigona eta ardi larrua eramaten dute. Honen gainean joare handiak lotzen dituzte ibiltzean aldakak mugituz soinua ateratzeko. Buruan ttuntturroak jartzen dituzte, hauek kono itxurako kapelak dira, oihal koloredun eta zintaz apaindurik. Lepoan zapi loreduna lotzen dute eta eskuineko eskuetan zaldi kimaz egindako isipua eramaten dute. Sanduzelain ostegunean ateratzen dira kalez kale ibiltzera, Ama-Lurra esnatzera eta gure inauteri festari hasiera ematera.